Ordizian Gabonetako egitaraua prest dute
Abenduaren 16an hasi eta urtarrilaren 6ra bitartean ekitaldi ugari antolatu dituzte Ordizian.
Gabon giroa gero eta nabariagoa da eta agendak ere bete-beteak datoz. Ordizian abenduaren 16an hasiko dira gabon giroko ekitaldiak, eta urtarrilaren 6ra arte iraungo dute.
Egitaraua
Abenduak 16, astelehena
- 17:00. Jolas Molaz (6-8 urte). Udaletxeko areto nagusian.
- 17:30. Azken Hostoa ipuin kontaketa musikatua. 2 urtetik gorako haurrei eta gurasoei zuzendua. Barrenan.
Abenduaren 16tik 19ra: Jakintza Ikastolako elkartasun astea.
- 16:30-19:00. Merkatu txikia D’Elikatuzen. Abenduaren 18an, 16:30etik 17:30era.
Abenduak 17, asteartea
- 18:00. Gabonetako kontzertua Musika Eskolako Kantuko ikasleekin, San Jose Egoitzan.
Abenduak 18, asteazkena
- 10:00. Euskal Herriko XXVI. Txistorra lehiaketa. Udaletxe azpian.
- 17:00. Txiki Kosmos, album familiarraren berrinterpretazioa argazkien bidez. Liburutegian.
Abenduak 19, osteguna
- 19:15. Gabonetako kalejira, musika eskolako ikasle eta bandarekin.
Abenduak 20, ostirala
- 18:00. Irakurle taldea euskaraz: Haragizko erreformak. Barrenan.
- 20:00. Oroith eta Oroith Txiki abesbatzen Gabon kontzertua, elizan.
Abenduak 21, larunbata
- 12:30. XVII. Burrunbazale eguna.
Abenduak 22, igandea
- 18:00. Emotio taldearen Gabonetako kontzertu solidarioa, elizan.
- 20:00. Juan de Diego Grebalariak taldearen kontzertua, Sugaar tabernan.
Abenduak 24, asteartea
- 09:00. Eguberrietako azoka berezia. Abere eta hegazti erakusketa Barandiaran plazan.
- 11:00. 2024an nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiei esker oneko ekitaldia, Garagartza plazan.
- 11:00-14:00. Euskalphotocalla pilotaleku kanpoan. Azen artzain erraldoiarekin batera argazkia ateratzeko aukera egongo da.
- Egunean zehar: Herriko abesbatzek eta ikastetxeek kaleak alaituko dituzte.
- 12:00. Olentzero eta Maridomingiren ekitaldia, Beti Alai pilotalekuan.
- 16:00. Olentzero eta Maridomingiren karroza auzoz auzo.
- 17:00. Olentzero eta Mari Domingiren desfilearen irteera herriko dantzari, bertsolari, txistulari, trikitilari, abesbatzez eta errumaniar komunitateaz lagunduta.
Abenduak 25, asteazkena
- 10:30. Beti Argi musika bandaren diana.
- 13:00. Beti Argi musika bandaren Eguberrietako kontzertua Garagartza plazan.
Abenduak 26, osteguna
- 19:00. Idiazabal Gazta eta Azokako eztien dastaketa, D’Elikatuzen.
Abenduak 27, ostirala
- Altamiran: Gabonetako XIV. Futbol txapelketa, alebin eta kadete mailakoentzat. 10:00etan alebinak eta 16:00etan kadeteak.
Abenduak 28, larunbata
- 16:00etan eta 18:30ean, Porrotx eta Marimotots pailazoen Ostirala iritsi da ikuskizuna. Majori kiroldegian.
Abenduak 29, igandea
- 18:00. Bakarrizketa festa, Herri Antzokian. Sarrera dohainik. Gonbidapenak eskuragai Herri Antzokiko leihatilan.
Abenduak 31, asteartea
- 17:00etatik aurrera, haurren San Silvestre krosa. Proba herrikoia, 18:30ean.
- 19:30. Ohikoa den Kattalin doinua joz, Beti Argi bandak kaleak alaituko ditu.
Urtarrilak 2, osteguna
- 11:30-13:30 eta 16:30-19:30ean, haur parkea Beti Alai pilotalekuan.
Urtarrilak 3, ostirala
- 11:30-13:30 eta 16:30-19:30ean, haur parkea Beti Alai pilotalekuan.
- 18:00. Kuxkuxtu dokumentala, Herri Antzokian. Sarrera dohainik.
Urtarrilak 4, larunbata
- 11:30-13:30 eta 16:30-19:30ean, haur parkea Beti Alai pilotalekuan.
- 17:00. Bertso jaialdia Herri Antzokian. Aratz Igartzabal, Ane Beloki, Oihana Iguaran, Alaia Martin, Agin Laburu eta Aitor Mendiluze bertsolariak. Gai jartzailea, Aizpea Garmendia. Sarrera, 12 euro. Leihatilan eta Kutxabanken.
Urtarrilak 5, igandea
- 18:30. Erregeen kabalgata Buztuntzatik abiatu eta Plaza Nagusian amaituko da.
Urtarrilak 6, astelehena
- 10:30. Ordiziako Txistularien diana, alde zaharrean zehar.