Ataun, Lazkao eta Segura liburu azoka bihurtuko dira asteburu honetan
Bihar arratsaldean zabalduko dituzte, hiru herrietan, igandera arte. Liburua edo diskoa erostean, %15eko deskontua egingo dute.
Euskal liburuaren eta diskoaren azoka bakarra hiru herritan gauzatuko da, bihartik igandera bitartean, Goierrin. Ataungo 19.a, Lazkaoko 36.a eta Segurako 18.a bihar arratsaldean irekitzeko prest daude.
Lazkaon aste osoa daramate azoka girotzen. Gaur Maite Arroitajauregi Mursego kantari eibartarra gonbidatuko dute Hitz&Musik ekimenera. Gerriko elkartean, 18:30ean hasiko da elkarrizketa, eta kantaldi labur bat eskainiko du.
Asteburuan, gunea plazako frontoira aldatuta, aurkezpen gehiago izango dira Lazkaon. Baita Ataunen ere. Herri Antzokian atonduko dute azoka, eta liburu bana aurkeztuko dituzte zapatu eta igande eguerdietan. Seguran Katalina Goia Murgiondo sukaldari zenaren errezeta-liburuaren edizio berritua aurkeztuko dute.
Erosketa guztiek %15eko deskontua izango dute, hiru herrietako udalek finantzatuta.
Ataun
- Non: Herri Antzokian.
- Ordutegia: Bihar 18:00-20:00, zapatua eta jaia 11:00-14:00.
- Aurkezpenak: Harria bidelagun liburua, Fermin Erbiti eta Iñaki Perurena, zapatua 12:00. Gipuzkoako dantza maisuen puntuak eta aldairak liburua, Mikel Sarriegi, igandea 12:00.
Lazkao
- Non: Plazako frontoian.
- Ordutegia: Ostirala 16:30-20:00, larunbata 10:00-14:00, igandea 11:00-14:00.
- Aurkezpenak: Eider Saez Nola aldatu gara? diskoa, ostirala 19:00. Antton Arrieta, Euskal Herriko gazteluak liburua, larunbata 12:00. Maitane Ormazabal eta Iker Irribarria, Irri liburua, igandea 12:00.
- Ekitaldiak: Maite Mursego Hitz&Musik-en, gaur 18:30 Gerrikon. Lazkaoko Musika Bandaren kontzertua, igandea 12:30.
Segura
- Non: Botikaxahar kulturgunean.
- Ordutegia: Ostirala 18:30-20:30, zapatua 11:00-14:30 eta 17:00-20:30, eta igandea 11:00-14:00.
- Aurkezpena: Katalina Goiaren Libro de cocina errezeta liburua, ostirala 18:30.
- Ekitaldiak: Egutegiko argazki lehiaketako sariak, Azpillaren saski zozketa, herriko korua bihar 18:30. Ipuin, bertso eta marrazki sari banaketa, igandea 12:00.