Ordiziako San Silvestre probarako izen-ematea zabalik
14 urtetik gorakoek izango dute parte hartzeko aukera, 18:30ean hasiko den lasterketan.
Urtea korrika amaitu nahi dutenek, Ordiziako San Silvestrean dute aukera. Izen-ematea zabalik dago, Kronoak.com webgunean, bezperara arte. 14 urtetik gorakoek izango dute parte hartzeko aukera, 18:30ean hasiko den lasterketan. 6 kilometro pasatxoko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek. Haurren probak 17:00etan hasiko dira.