Azatxo Kanpusean izena emateko epea astelehenean amaituko da
Ordiziako Majori kiroldegian egingo da saskibaloi jardunaldia. 2013 eta 2016an jaiotakoentzat da.
Ordiziako saskibaloi taldeak X. Azatxo kanpusa antolatu du Eguberrietan, 2013 eta 2016 urte bitartean jaiotakoentzat. Lehenengo astea, abenduaren 23an, 26an eta 27a izango da, eta bigarrena, abenduaren 30, 31 eta urtarrilaren 2an eta 3an, 10:00etatik 13:00etara, Majori kiroldegian.
Izena emateko epea astelehenean, apirilaren 16an bukatuko da (www.ordiziasaski.eus/eskola/azatxo-kanpusa/). Prezioak ondorengoak dira:
- Lehenengo astea (Azatxo Saskibaloi Eskolakoak) = 35€
- Bigarrengo astea (Azatxo Saskibaloi Eskolakoak) = 45€
- Kanpus Osoa (Azatxo Saskibaloi Eskolakoak) = 70€
- Lehenengo astea (Azatxo Saskibaloi Eskolan ez daudenak) = 40€
- Bigarrengo astea (Azatxo Saskibaloi Eskolan ez daudenak) = 50€
- Kanpus osoa (Azatxo Saskibaloi Eskolan ez daudenak) = 80€
Kanpusean izena emateko, formularioa bete eta beheko kontu korronte batean kuota ordaindu behar da.
- KUTXABANK: 2095 5073 00 9115169797
- RURAL KUTXA: 3008 0225 15 3004353623
Onuradunarentzako azalpenean, parte hartzailearen izen-abizenak eta jarraian Gabonetako Kanpusa jarri eta ordainketaren agiria bidali saskieskola@ordiziasaski.eus helbide elektronikora bidali behar da.