Euskal Herriko Txistor Lehiaketa jokatuko da asteazkenean Ordizian
45 ekoizle inguruk hartuko dute parte, 10:00etatik aurrera, udaletxeko arkupeetan.
Euskal Herriko 26. Txistor lehiaketa jokatuko da asteazkenean Ordiziako udaletxeko arkupeetan, 10:00tatik aurrera. Ordiziako Udalak, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketa da.
45 parte hartzaile inguru izango dira, gehienak Gipuzkoatik; baina nafar eta bizkaitarrak ere izango dira tartean.
Epaimahaia ondorengoek osatuko dute: Gorka Txapartegi (Alameda Jatetxea, Hondarribia), Jon Ayala (Laia Jatetxea, Hondarribia), Lidia Olaizola (Kaia-Kaipe
jatetxea, Getaria), Elena Navarri (Jakitea) sukaldariak; Nuria Perez (Goierri Irrati Telebista) eta Aitor Buendia (La Ruta Slow, Radio Euskadi) kazetariak; Joaquín Benito (blogger gastronomikoa); Aitzol Zugasti (Aholkulari Gastronomikoa); Nerea Caballe (Izar-Ondo Jatetxea, Arbizu), Rodolfo Villate (Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza eskola), Iñigo Olaizola (CEBANC ostalaritza eskolako sukalde burua) eta Igor Ozamiz (Artxandako goi ostalaritza eskolako sukaldaritza saileko burua).
Txapela, garaikurra eta diploma jasoko ditu irabazleak. Bigarren eta hirugarren sarituek garaikurra eta diploma jasoko dute. Epaimahaiak, gainera, beste hiru diploma emango ditu.
Txapelketak irauten duen bitartean, Oianguren BHI Ikastetxeko ikasleek txistorra pintxoak zerbitzatuko dituzte.
Azken urteetako irabazleak
- 2009. Juan Jose Aldasoro (Altsasu)
- 2010. Jose Luis Muñagorri (Tolosa)
- 2011. Balentin Odriozola (Azpeitia)
- 2012. Balentin Odriozola (Azpeitia)
- 2013. Embutidos Etxekoak (Oiartzun)
- 2014 – Erauskin Harategia (Ataun)
- 2015. Precocinados Guesalaga (Zarautz)
- 2016- Txarri Txiki Harategia (Aia)
- 2017. Larragueta harategia (Burlata)
- 2018- J. Odriozola Harategia (Oñati)
- 2019- Lasa Harategia (Ordizia)
- 2020- COVID-agatik bertan behera geratu zen.
- 2021-Miren Karmele Pagola Balda (Tolosa)
- 2022- Haritz Arteaga (Añorga)
- 2023-Biyona Janari denda (Zarautz)