Lide Lopez zaldibiarra txapeldun Emakume Master Cup-en
Alejandra Perez errioxarrari gailendu zaio finalean (18-12), promesen mailan. Gazteen mailan, Ainhitze Arratibel lazkaotarra azpitxapeldun atera da.
Emakume Maste Cup pilota txapelketaren finalak jokatu ziren atzo Sestaoko Las Llanas pilotalekuan. Maila nagusian Goiuri Zabaleta leitzarrak jantzi zuen txapela, baina beste hiru final ere jokatu ziren, denak lau t’erdian.
Promesen mailan, pilota mistoarekin, Ataungo kluba ordezkatuz jokatzen duen Lide Lopez Murua pilotari zaldibiarra izan zen txapeldun, Alejandra Perez errioxarrari irabazita (18-12).
Emaitza berarekin, baina kontra, amaitu zen Alize Sagardui goizuetarraren eta Ainhitze Arratibel lazkaotarraren artekoa. Nafarrak jantzi zuen Gazteen mailako txapela.
Gaztetxoena finala bi donostiarrek jokatu zuten, eta Nahia Sorondok Arhane Rey hartu zuen mendean (18-11).