Material bilketa egina dute Jakintzako ikasleek baina merkatu txikiak irauten duen bitartean ere materiala eramateko aukera izango dute herritarrek.
Alaia Martinek irabazi du txapelketa, Beñat Gaztelumendirekin buruz burukoa jokatu eta gero.
Alejandra Perez errioxarrari gailendu zaio finalean (18-12), promesen mailan. Gazteen mailan, Ainhitze Arratibel lazkaotarra azpitxapeldun atera da.
Axun Goikoetxea legorretarrari lekukoa hartuko dio. Gazteak odol emaile bihurtzea da elkartearen erronketako bat. Gipuzkoako Odol Emaileak elkarteak 60 urte bete ditu eta Donostian ospatu dute.
Haur eta nerabeen pantailen "erabilera desegokiari" erantzutea du helburu proiektuak. Goierrin, Altxa Burua garatzen ari dira Beasainen, Urretxun, Lazkaon eta Ordizian, besteak beste.
Katalina Goia Murgiondoren ‘Libro de cocina’ errezeta liburuaren laugarren edizioa aurkeztu dute Seguran. Haren bilobek ondu dute argitalpena. Salgai jarri dute hiru liburu-dendatan.
Atzo ospatu zuten, Azokan, eta azken urteetan egin duten San Tomas feriari izena aldatu dioten arren, ohiko osagaiak izan ditu aurtengoak. Berritasunak, Txirbil egur lanketa taldearen partaidetza eta arabiar jatorriko familien ekarpena izan dira.
Caminosen ‘Merkatuan loturak ehuntzen’ izan da bigarren lan onena. Aurten, berrikuntza moduan, ohiko diru sariaz gain, urte beterako Hitzakideren harpidetza jaso dute opari irabazleek Segurako Udalaren eskutik.
Adur Ezenarro Ordiziako alkatearen esanetan, 67,8 kW inguruko energia sortuko dute, egun Majori kiroldegiak daukan hornikuntzaren %17a.
Duela urtebeteko Gabonetan, Brinkolako auzokideei oparitu zizkien 50 inguru, baserri eta etxe bakoitzaren izenarekin. Berak egiten ditu, zaletasun gisa.
Segurako mendi elkarteak asteazkenean eta ostegunean emango du lizentziak aurrez aurre berritzeko aukera.
Urtero bezala, Jose Luis Arzuagak jarri du berak egindako egurrezko jaiotza errepide ondoan. Txorroneako Olentzero Floren Gutierrezen lana da.
Legazpiko erdialdearen historia jasotzen du argitalpenak, Felix Ibargutxik idatzita. Larunbatean aurkeztu zuten.