Mendiko federatu txartelak egiteko epea ireki dute
Segurako mendi elkarteak asteazkenean eta ostegunean emango du lizentziak aurrez aurre berritzeko aukera.

2025eko mendiko federatu lizentziak berritzeko epea ireki dute jada. Segurako mendi elkartetik adierazi dutenez, aurten txartelak berritzeko hiru aukera izango dira:
1.- Esteka honetan sartuta, datuak beteta. Ondoren, datuak Segurako mendi elkartera iritsiko dira.
2.- Atxikitako PDF dokumentua bete eta segurakomendielkartea@gmail.com helbide elektronikora bidalita.
3.- Aurrez aurreko eskaera. Udaletxean izango dira asteazkenean, hilak 18 eta ostegunean, hilak 19, 18:30etik 20:00etara.
Lizentziaren eskaera aurrez aurre egiten dutenei, momentuan bertan jakinaraziko zaie ordaindu beharreko zenbatekoa eta kontu korronte zenbakia. Eskaera beste bideetatik egin dutenei, e-posta bidezko mezu batean bidaliko diete informazioa.