Rafa Mugarzak makila oparitu dio GOIERRIKO HITZAri
Duela urtebeteko Gabonetan, Brinkolako auzokideei oparitu zizkien 50 inguru, baserri eta etxe bakoitzaren izenarekin. Berak egiten ditu, zaletasun gisa.
Rafa Mugarza legazpiarrak berak egindako makila bat oparitu dio Goierriko Hitzari. Basoan bildutako hurritz egurrez eginda, egunkariaren izena darama idatzita.
Afizio du Mugarzak makilak egitea. Duela urte beteko Gabonetan, Brinkolako auzokideei oparitu zizkien batzuk, baserri eta etxe bakoitzaren izena idatzita. Brinkolakoak 50 makila inguru izan ziren, baina askoz ere gehiago ditu eginda, izenekin horiek ere: gurasoen Oñatiko Araotz auzoko lagunentzat, Legazpiko taberna batzuentzat, Brinkolako lagunentzat… 400dik gora ditu eginda dagoeneko.
Brinkolan denbora asko igarotzen du Mugarzak, eta Armuño elkartean egiten ditu lanak.