Osasun aktiboaren praktika eramango du Latxartegira Miren Salmeronek
Hitzaldi praktikoa egingo du osteopata legazpiarrak gaur, 18:30ean.

Aurreko asteetan Kultur Etxean osasun aktiboari buruz egindako bi hitzaldi arrakastatsuen ondoren, han esandakoa praktikara eramango du gaur Miren Salmeron osteopata legazpiarrak, eta Osasun aktiboaren praktika: zure osasunaren alor hori, non zu zaren ‘egilea’ saio irekia gidatuko du. Hitzordua 18:30ean izango da, Latxartegi aretoan.