Sonia Araguzo, Legazpiko udal egutegiko azaroko irabazlea
Abenduko lehiaketa martxan dago, eta Ignazio Agirre Montegik egindako argazkiak agertzen den etxearen izena asmatu behar da. Saria 50 euroko erosketa txartela izango da.
Sonia Araguzo izan da udal egutegiko azaroko lehiaketaren irabazlea. Hilabete horrekin zihoan argazkiari lotutako galderaren erantzuna Plazaola zen, eta Araguzorekin batera, beste 84 legazpiarrek eman zuten erantzun zuzena. Denen artean egindako zozketan bera atera da irabazlea, eta 50 euroko erosketa txartela jaso du saritzat.
Orain abendukoa dago martxan, eta irudian agertzen den etxearen izena asmatu behar da. Irudia, amaitzear dagoen urteko egutegiko gainerako guztiak bezala, Ignacio Agirre Montegik aurreko mendearen hasieran ateratako argazkiak dira, adimen artifiziala erabiliz Gorka Gomezek propio koloreztatutakoak.