Tolosako Miren Pagola, Euskal Herriko txistor txapelduna
Bigarrena Olaztiko Pako harategia izan da eta hirugarrena, Gernikako Jesus Mari urdaitegia.
Txistor usaina nagusi izan da gaur goizean Ordizian, Plaza Nagusiaren inguruan, Euskal Herriko 26. Txistor lehiaketa jokatu baita udaletxeko arkupeetan. 43 parte hartzaile izan dira, gehienak gipuzkoarrak; baina nafar eta bizkaitarrak ere izan dira tartean. Epaimahaikideek txistorrak banan-banan dastatu ondoren, zortzi txistorgile pasatu dira finalera. Azkenean, Tolosako Miren Pagola harategia izan da aurtengo Euskal Herriko txistor txapelduna. Bigarrena Olaztiko Pako harategia izan da eta hirugarrena, Gernikako Jesus Mari urdaitegia.
Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketa da.
Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Gorka Txapartegi (Alameda Jatetxea, Hondarribia), Jon Ayala (Laia Jatetxea, Hondarribia), Lidia Olaizola (Kaia-Kaipe
jatetxea, Getaria), Elena Navarri (Jakitea) sukaldariak; Nuria Perez (Goierri Irrati Telebista) eta Aitor Buendia (La Ruta Slow, Radio Euskadi) kazetariak; Joaquin Benito (blogger gastronomikoa); Aitzol Zugasti (Aholkulari Gastronomikoa); Nerea Caballe (Izar-Ondo Jatetxea, Arbizu), Rodolfo Villate (Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza eskola), Iñigo Olaizola (CEBANC ostalaritza eskolako sukalde burua) eta Igor Ozamiz (Artxandako goi ostalaritza eskolako sukaldaritza saileko burua).
Txapela, garaikurra eta diploma jaso ditu irabazleak. Bigarren eta hirugarren sarituek garaikurra eta diploma bana. Epaimahaiak, gainera, beste hiru diploma emango ditu.
Txapelketak irauten duen bitartean, Oianguren BHI Ikastetxeko ikasleek txistorra pintxoak zerbitzatu dituzte.