Tximak ile apaindegiak irabazi du Legazpiko erakusleiho lehiaketa
Attiko izan da bigarrena, eta Beti Eder hirugarrena. Herritarren saria Maitiarentzat izan da.
Tximak ile apaindegiaren erakusleihoa izan da Legazpiko Udalak antolatu duen lehiaketaren irabazlea, Dani Uribe-etxebarriak. Alberto Velascok eta Mikel Okarizek osatutako epai mahaiak hala erabakita. Atzo eguerdian jaso zuten irabazitako 500 euroko saria Maite eta Amaia Garciak eta Olatz Beiztegik, Eric Galvez alkatearen eskutik.
Bigarren saria Mattin Osinalderen Attiko Diseinu Grafikoarentzat izan da, eta hirugarrena Maialen Pozoren Beti Eder estetika zentroarentzat. Herritarren saria, berriz, Beatriz Magdalenoren Maitia haurrentzako moda dendak jaso du.
Maitia dendaren erakusleihoak 800 herritarrek emandako botoen %25 jaso ditu. Boto emaileen artean egindako zozketan, Jose Angel Bombinek irabazi du 100 euroko erosketa txartela.
Amaia Aizpurua zinegotziak eskerrak eman zizkien lehiaketan parte hartutako 18 denda eta zerbitzuei, «Gabon giroa ekarri dutelako herrira».