Lehiatzeko auto eta motoen erakusketa izango da larunbatean Legazpin
11:00etatik 19:00etara jarriko dituzte ikusgai Kale Nagusian. Hamar auto eta bost moto izango dira, denak Legazpikoak.
Larunbatean, motor zaleek lehiatzeko auto eta motoen erakusketa ikusteko aukera izango dute Legazpin, kalean. Dani Martinek eta Xabier Lopezek Legazpiko Udalaren laguntzarekin antolatuta, lehiatzeko 15 ibilgailu berezi jarriko dituzte ikusgai Kale Nagusian, 11:00etatik 19:00etara.
Udalak azaldu duenaren arabera, auto “oso bereziak” izango dira: “Monoplaza bat izango dugu, formula 1ekoen antzekoa, eta lehiatzeko abiadurazko motorrak ere egongo dira”. Hamar autok eta bost motok osatuko dute erakusketa, denak Legazpikoak.
Legazpiar guztiak animatu dituzte erakusketara inguratzera.