N-I errepidean, Legorreta parean, inauste eta mozketa lanak egingo dituzte igandean
Gasteizko noranzkoan egingo dituzte lanak, 06:00etatik 18:00etara bitartean.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren jakinarazi duenez, Tolosa eta Legorreta inguruko N-I errepidean inausketa eta mozketa lanak egin behar direla-eta, N-I errepideko (Gasteizerako noranzkoan) errei motela itxiko da, “Usabalen 434+700 KPtik 432+550 KPra, Alegiara iritsi aurretik. Errei azkarra ere itxiko da 426+600 KPtik, Legorretako tunelaren sarreraren aurretik, 424+300 KPra, Itsasondo parean”.
Errei horiek ez dituzte aldi berean itxiko, eta lanak abenduaren 22an, igandean egingo dira, 06:00etatik 18:00etara bitartean.