Aurten ere mendi ibilaldia egingo dute Zumarragan urteko azken egunean
Aurten ere, abenduaren 31n, San Silbestre mendi ibilaldia egingo da Zumarragako Udalak antolatuta. Bi ibilbide izango dira. Luzeari dagokionez, irteera 08:30ean izango da Zumarragako Euskadi plazatik. Agiña-Oleta-Oñamendi-Samiño-Izazpi-Beloki ibilbidea egingo dute. 21 kilometro inguru. Ibilbide motzekoak 10:00etan ekingo diote, toki beretik. Zuzenean Izazpiko tontorrera abiatuko da. Eguraldia lagun badute, 11:45ean taldeko argazkia aterako dute Izazpin bertan. Ondorne, parte hartzaileek Arkaitzeta elkartean doako hamaiketakoa egiteko aukera izango dute.