'Ztandap' umore ikuskizuna Legazpin

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen Ztandap bakarrizketa ikuskizuna ikusgai izango da bihar, abenduaren 21ean, Legazpin, Latxartegi aretoan. Sarrerak 5 euro balio du (latxartegisarrera.sacatuentrada.es webgunean). Generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko umoreak jantzita.