Loteria Nazionalak bost milioi euro utzi ditu Beasainen
Bosgarren sariaren 845 dezimo saldu dituzte Jose Migel Iturrioz kalean dagoen Alfredo Martinez de Arenazaren bigarren Loteria Administrazioan. Zumarragan eta Legazpin ere zenbaki bereko dezimo bana daude sarituta.
Espainiako Loteria Nazionalak 5.034.000 milioi euro banatu ditu Beasainen, bosgarren sariarekin. 74.778 da zenbaki saritua, eta Jose Migel Iturrioz kalean dagoen Alfredo Martinez de Arenazaren bigarren Loteria Administrazioan saldu da, zehazki 845 dezimo. Dezimo bakoitzagatik 6.000 eurokoa da saria. Oso banatuta dago dirua, besteak beste CAF taldeko Cetest eta Arri Mekanziatuak lantegietako eta Osasun Zentroko langileen artean.
Zumarragan eta Legazpin ere utzi du dirua bosgarren sari honek, dezimo banari dagokionena. Zumarragan Joseba Elgarrestak Leturia enparantzan kudeatzen duen administrazioan eta Legazpiko Kale Nagusiko Pili Goitiaren administrazioan saldutakoak dira.