Beñat Turrientesi eta Mikel Lasari aitortza egin diete Kirolgalan
Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi duten gipuzkoarrei egin die errekonozimendua Gipuzkoako Foru Aldundiak. Imanol Gartziandia Zumarragako eskubaloi jokalariari ere aipamena egin diote.
Mikel Lasa futbolari ohi legorretarrari eta Beñat Turrientes futbolari beasaindarrari aitortza egin diete Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol, Kultura eta Gazteria sailak antolatutako Kirolgalan.
Atzo eman zieten errekonozimendu oroigarriei biei –Turrientesek ez zuen joaterik izan, eta haren etxekoek jaso zuten oroigarria– Irungo Ficoban egindako galan, Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazteagatik. Lasak Bartzelonakoetan jantzi zuen urrea, eta Turrientesek aurten, Parisen.
Horiez gain, Imanol Gartziandia eskubaloi jokalari zumarragarrari ere aipamena egin zioten. Parisko Olinpiar Jokoetan lehiatu da Espainiako selekzioarekin.