Martxan dira Lazkao eta Beasaingo Jolas Parkeak
Joko desberdinak topa daitezke bertan, hasi puzgarrietatik eta errealitate birtualeko jolasetaraino. Beasainen bihar arte mantenduko da zabalik, eta Lazkaon, berriz, abenduaren 28ra arte.
Martxan jarri dituzte beste urte batez Lazkaoko eta Beasaingo Gabonetako Haur Parkeak, eta dibertsioak eztanda egin du Barandiaran eta Antzizar kiroldegietan. Gaur ireki dituzte ateak goizeko 11:00etan, eta jende ugari hurbildu da. Joko desberdinak topa daitezke bertan, hasi puzgarrietatik eta errealitate birtualeko jolasetaraino. Horrez gain, pin ponean, futbolinean edota golfean ere jolasteko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek, eta zenbait zirkuituz eta mahai-jokoz gozatzeko aukera ere egongo da.
Beasainen gaurko egunaz gain, bihar ere parkea zabalik egongo da, goizean 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean, berriz, 16:00etatik 19:30etara. Lazkaon, ordea, gaurtik hasita abenduaren 28raino mantenduko da, goizetan 11:00etatik 13:30etara, eta arratsaldeetan 16:30etatik 19:00etara.
Hala ere, gabonak amaitu bitarte, datozen egunetan ere etxeko txikienek Haur Parkeaz gozatzeko aukera izango dute Ormaiztegi, Ordizia, Idiazabal, Urretxu eta Legazpin. Ormaiztegin abenduaren 30ean irekiko dituzte ateak, eta gainontzeko herrietan urtarrilean, 2tik 4ra bitartean.