Korostiren urte amaiera, garai bateko lanbideak gogoratuz
Legazpiko dantza taldearen urteko saio nagusia gaur izan da, goraino betetako Urbeltz pilotalekuan. 'Lanbroan ahaztuak, dantzan piztuak' zen ikuskizunaren izenburua.
Korosti dantza taldeak goraino bete du aurten ere Urbeltz pilotalekua, urteko emanaldi nagusiaren aitzakian. Haur arratsaldean eskaini duen kuskizunak Lanbroan ahaztuak, dantzan piztuak zuen izenburua, eta antzinako lanbideei omenaldia izan du ardatz, dantzaren eta musikaren bidez egindakoa.
Iruleak, zorrotzaileak, garbitzaileak, koltxoigileak, telefonistak… gaur egun galduta edo asko aldatu diren lanbide horiek eta beste batzuk erama dituzte taulatura Korostiko dantzariek urte amaierako emanaldi honetan, pregoilari batek egindako deiaren ondoren. Dantza guztiak lanbide bati lotuta egon dira, atrezzoa lagun dutela.
Korostiren urteko saio nagusia izan da gaur arratsaldekoa, eta taldeko dantzari guztiek parte hartu dute, 4 urtetik 47 urtera bitarteko haurrek eta helduek, 60 inguruko taldea osatu arte. Musikari batzuk ere lagun izan dituzte: Iñaki Letamendia, Miren Fernandez, Andoitz Antzizar, Joselu Alonso, Andoni Garcia, Iñigo Azkue eta Iker Azpeitia.
ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Gotzon Aranburu