Hiru hitzaldi laburrekin hasiko du Lemniskatak matematika zikloa
Raul Ibañez, Marta Macho eta Pedro Alegria matematikariak izango dira lehen gonbidatuak. Urtarrileko ostiral guztietan izango dira saioak Beasaingo Igartzako jauregian.
Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak ostiralean ekingo dio 2025eko jardunari Urtarrila, matematikaren bila zikloaren hasierarekin. Dagoeneko jakinarazi dituzte datozen lau ostiraletan Beasaingo Igartzako jauregian egingo dituzten ekitaldiak. Denak 19:00etan hasiko dira.
Hiru hitzaldi labur antolatu dituzte hasteko, eta horretarako hiru matematikari gonbidatu dituzte. Raul Ibañezek Puede crearse una obra de arte a partir de un teorema matematico? hitzaldia egingo du, Marta Machok Matematica poetica eta Pedro Alegriak Einstein es una baldosa. Hogei minutu inguruko hitzaldia egingo du bakoitzak.
‘URTARRILA, MATEMATIKAREN BILA’ ZIKLOA
- Urtarrilak 10. Raul Ibañezen, Marta Machoren eta Pedro Alegriaren hitzaldi laburrak.
- Urtarrilak 17. Zirkuaren matematika. Hizlaria: Larraitz Aranburu
- Urtarrilak 24. Matematikaren zuloak eta zulo matematikoak. Hizlaria: Oihana Garaialde.
- Urtarrilak 31. Esculturas geometricas con papel y tijeras. Hizlaria: Maria Garcia Monera.
- Urtarrilak 31. XI. Lemniskata Matematika argazki lehiaketaren sari banaketa eta erakusketaren irekiera.