Sareren manifestaziora joateko autobusa, Ezkiotik
Sarek euskal presoak etxeratzearen alde antolatutako manifestazioa, iaz, Bilbon. FOKU Sarek larunbat honetarako, urtarrilak 11, Bakea. Konponbidea. Elkarbizitza lelopean Bilbon antolatu duen manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Ezkion. 15:00etan aterako da autobusa Ezkioko udaletxetik eta osteguna da (urtarrilak 9) izena emateko azken eguna (943 72 13 03).












