Zumalakarregi Museoak bisiten igoerarekin itxi du 2024. urtea
Museoak adierazi du «nabarmentzekoa» dela «tokiko bisitarien kopuruak gora» egin duela.
Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ere bisitari kopuruaren gorakadarekin itxi du 2024a, 2023an baino %7,35 bisitari gehiago izanda. Museoak adierazi du «nabarmentzekoa» dela «tokiko bisitarien kopuruak gora egin duela»; Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako bisitariak %5,35 gehiago izan dira: Gipuzkoakoak %11 gehiago, Goierrikoak %5 gehiago, Bizkaikoak %4 gehiago eta Arabakoek 2023ko kopuruari eutsi diote. Maiatza izan zen hazkunde nabarmena izan zuen hilabetea. Hori Karliskaturak: umorea lubaki gisa aldi baterako erakusketarekin eta museoaren 35. urteurrenarekin lotu dute.