Beasaingo XV. Herri Lasterketan izena emateko deia egin dute
Otsailaren 8an jokatuko da, arratsaldez. Bikote mistoek 5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, eta banakakoek 10 kilometrokoa.
Beasaingo Lasterkarien Bealak taldeak Beasaingo 15. Herri Lasterketan izena emateko epea deia egin du. Otsailaren 8an jokatuko da, 17:00etan hasita.
Proba mistoa 5 kilometrokoa izango da, eta banakakoa 10 kilometrokoa. Izen-ematea herrikrosa.eus webgunearen bitartez egin behar da. Bikoteek 22 euro ordaindu behar dute, eta banakakoek 15. Proba hasi baino ordu erdi lehenagora arte egongo da irekita izena emateko web plataforma, baina probaren egunean 20 euro balioko du norbanakoen izen-emateak eta 30 euro mistoak.
Partaideen artean Goierriko 2 Handiak eta Marimurumendi mendi lasterketetarako dortsalak zozkatuko dituzte, besteak beste.