‘Eskuekin jardun’ sormen ikastaroa urtarrilaren 13an hasiko da
Jardueran parte hartzeko izen-ematea zabalik dago.
Eskuekin jardun tailerrean joan den urteko azaroan ateratako argazkia.Ariane Vierbücher Emakumeak ahalduntzeko Eskuekin jardun sormen ikastaroak jarraipena izango du, Zorione Mendez formatzailearekin. Urtarrilaren 13an hasita, 12 saio egingo dituzte, Aste Santura arte, bakoitzean, diziplina bat landuz: zeramikazko lanparak, belarritakoak, kandelak eta marrazketa egingo dituzte, besteak beste. Orain arte bezala, astelehenetan elkartuko dira, baina ordutegia pixka bat aurreratu dute: 17:45etik 19:15era izango da, Beasaingo Urbieta etxean. Hamasei urtetik gorako emakumeek eman dezakete izena, udaletxera deituta (943 08 76 63 eta 688 768 608), emailez berdintasuna@beasain.eus e-postara idatzita; edota labur.eus/eskuekinjardun estekan sartuta. Pertsonako, 10 euro.













