Inauste eta mozketa lanak egingo dituzte N-1 errepidean
Igandeko 07:00etatik 19:00etara egingo dituzte lanak, Alegia eta Olaberria artean, bi noranzkoetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, igandean inauste eta mozketa lanak egin behar dituzte N-1 errepidean, eta horren ondorioz errei mozketak egin dituzte Alegia eta Olaberria artean. Hamabi ordu iraungo dute lanek, 07:00etatik 19:00etara.
- Itsasondoko 423+500 Kilometro puntutik (KP) Ordiziako 421+500 KPra, Ordizian. Gasteizerako noranzkoan eskubiko erreia itxiko dute.
- Olaberriko 417+000 KPtik Beasaingo 418+000 KPra. Donostiarako noranzkoan eskubiko erreia itxiko dute.
- Legorretako 426+000 KPtik Itsasondoko 424+300 KPra. Gasteizerako noranzkoan ezkerreko erreia itxiko dute.