Sojazko kandelak egiteko tailerra Ataunen
Marikutixi elkartearen eta Ataungo Udalaren eskutik gaur arratsaldean kandelak egiteko ikastaroa eskainiko dute herriko ikastaro gelan. 19:00etatik 21:00etara bitarte eskainiko da formakuntza hau eta aldez aurretik izena eman beharko da parte hartu ahal izateko, udaletxean edo 616758758 zenbakira Whatsapp mezu bat bidalita.
Zehaztutako informazioaren arabera, gehienez 9 pertsonako taldea osatuko da eta ikastaroak 25€-ko kostua izango du. Hau, egunean bertan ordainduko da.
Egingo diren kandelak sojazkoak izango dira, eta horretarako beharrezko material guztia bertan egongo da eskuragarri. Egindako guztia norbere etxera eramateko aukera egongo da. Udalak ataundarrei parte hartzeko deia egin die.