Aizkorri mendizale elkartearen irteera Beasainmendira
Mendizaleak Beasaingo Arantzamendi baserri parera iristen.Iñaki Gurrutxaga Aizkorri mendizale elkarteak mendi irteera antolatu du biharko. Eskola kirolaren barruan kokatutako irteera da. Arana kalean, Aizkorri mendizale elkartean bertan egin dute hitzordua, 09:00etan. Hiru ordu eta erdiko irteera izatea aurreikusi dute, 12:30era arte. Beasainmendiko garai bateko bideetan ibiliko dira.












