BERTSOLARITZA
Apirilaren 5ean jokatuko da bertsolari gazteen XII. Osinberde sariketa
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/03/osinberde_bertso_saria_zal.jpg)
Zaldibiako Zabel bertsolari elkarteak jakinarazi du dagoeneko noiz jokatuko den bertsolari gazteen XII. Osinberde sariketa. Apirilaren 5ean izango da, eta ohikoa den moduan, bertso-afari formatuan egingo dute.
Eguna gerturatzean doan eran, bertsolarien eta afariko txartelen inguruko xehetasun gehiagoren berri emango dute.