Eski irteeran izena emateko epea otsailaren 3ra arte
Otsailaren 14tik 16ra izango da irteera Astunera, eta izena ematen duten lehen 55 lagunek izango dute lehentasuna.
Gailurrerantz Mendi Elkarteak eski irteera antolatu du Astunera, otsailaren 14tik 16ra bitartean. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, eta otsailaren 3ra bitarte izango dute herritarrek apuntatzeko aukera.
Izena ematen duten lehen 55 lagunentzat izango da tokia irteeran. 196 euroko gastuen barruan sartuko dira otsailaren 14 arratsaldeko autobusa, bi eguneko forfaita, bi eguneko ostatua Jakan, larunbateko gosaria eta afaria, eta igandeko gosaria. Forfaita behar ez duenak, ordea, 50 euro gutxiago ordaindu beharko du, eta 12 urtez azpikoak diren herritarrek, berriz, denera, 189 euro. Adin txikikoek, baina, arduradun batekin joan beharko dutela adierazi du Mendi Elkarteak, eta garbi adierazi dute gerta litezkeen istripuen erantzukizunak ez dituztela bere gain hartuko.
Izena emateko, bidali mezua izen-abizenak zehaztuz 646 151 385 zenbakira eta sartu dirua mendi elkartearen kontuan: ES88 2095 5075 10 1060920989.