Bi goierritar 'El conquistador del fin del mundo' saioan
Unai Zeberio zaldibiarra eta Xabier Mikelarena 'Xego' beasaindarra dira partaideak.
Bart aurkeztu dituzte ETB2 katean El conquistador del fin del mundo reality show-aren 21. edizioan parte hartuko dute lehiakideak, eta tartean bi goierritar daude.
Unai Zeberio da bat. Zaldibiakoa da, 30 urte ditu eta mantenimendu teknikaria da lanbidez.
Bestea Xabier Mikelarena Xego. Beasaingoa da, 29 urte ditu, eta MMAko borrokalaria da.