Irakurle taldearen urteko lehen hitzordua, astelehenean
Iñigo Astiz kazetaria eta idazlea. Tokikom Idiazabalgo irakurle taldeak urteko lehendabiziko hitzordua izango du astelehenean, urtarrilak 20. Iñigo Astiz kazetariaren (Iruñea, Nafarroa, 1985) Monogamoak izango dute hizketagai, 19:15etik aurrera. Monogamoak Astizen lehendabiziko ipuin liburua da. Hamasei kontakizun bildu ditu «literarioa denaren hertzetik hurbilago daudenak, zentrotik baino».












