San Prudentzio Jaietako Kartel Lehiaketa martxan
Haizea Milan lazkaotarra, iazko kartel lehiaketaren irabazlea.Lazkaoko Udala Lazkaoko Udalak San Prudentzio 2025 jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Lanak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 7an, 15:00etan amaituko da, eta Lazkaoko udaletxeko harreran entregatu beharko dira. Lehiaketak 200 euroko saria du, eta irabazleak jaiak iragartzeko euskarrietan ikusiko du bere lana.












