Zaintza eta komunitatea oinarri, herri batzarra
Ostegunean, hilak 16, izango da 2025eko aurrekontu eta egitasmoak azaltzeko bigarren saioa. 18:00etan udaletxean jarri da hitzordua eta berdintasuna, aniztasuna, zaintza, ongizatea eta herritarrak izango dira hizpide, besteak beste. Aldibereko itzulpena eskainiko da gaztelaniara, eta herritarrei bertaratzeko deia egin die udalak.