‘Gaintza Egiten’ prozesuaren lehen bilera, igandean

Gaintza Egiten parte-hartze prozesuaren lehen bilera egingo dute igandean, 10:00etatik 12:00etara, udaletxean. Legealdiaren balantzea, Ertotxe erosteko proposamena, aurrekontuak eta Larraitz edo Ibiurrera oinezko bideak eraikitzeko proposamenak landuko dituzte, besteak beste. Herritarrei bertaratzeko deia egin die udalak.