Garingo lasterketaren zirkuituan aldaketak iragarri ditu antolakuntzak
Kilometro bat baino gehiago laburtu dute zirkuitua. Ikusi ibilbide berria albistean.
Garingo lasterketaren zirkuitua aldatzeko erabakia hartu du lasterketaren antolakuntzak. Eman dituzten azalpenen arabera, azken asteetan, Beasainen Motea inguruan burutu diren baso lanak direla-eta, hasiera bateko ibilbidea osatzeko zailtasunak aurkitu dituzte. Hori horrela, ibilbidea berrantolatu dute, eta laburragoa izango da. 13 kilometro izan beharrean, partaideek, 11,35 kilometroko zirkuitua osatu beharko dute. Desnibela ere mehetu da pixka bat, hasierako 635 metrotik, 599 metrora. Hemen kontsulta daiteke ibilbide berria.
Ordutegiari dagokionez, aurreikusita bezala, igandean, 11:00etan abiatuko dira. Izen emateak agortuta daude.
Ibilgailuen trafikoari dagokionez, antolakuntzak eskatu du autoa partekatzeko, garaiz iristeko eta momentu oro antolakuntzak esandakoa errespetatzeko.