‘Gaztagintza eta arkumeen sekretuak’ bisitaren edizio berri bat Ondarren
Urtarrilaren 26rako antolatu dute aurtengo bisita. Jaio berriak diren arkumeak ikusteaz gain, gazta nola egiten den ikasteko aukera izango dute bertaratutakoek.
Segurako Ondarre baserrian jaio berriak diren arkumeak ikusi eta gazta egiteko prozesua bertatik bertara ezagutzeko Gaztagintza eta arkumeen sekretuak bisita antolatu du beste urte batez Zegamako Anduetza parketxeak. Bisita datorren urtarrilaren 26ean egingo da, 11:00etan hasita eta bi orduko iraupena izango du. Lekuak mugatuak dira eta aurrez izena eman beharra dago 943 80 21 87 edo 688 623 609 telefonoetara deituta edo anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera mezu bat idatzita. Helduentzako prezioa 14 eurokoa da eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, berriz, 7 eurokoa.