Txupinazo jaurtitzailea proposatzeko aukera, astelehenetik aurrera
Lazkaoko txupinazoaren unea, iazko jaien hasieran. Musika eskolakoek egin zuten pregoia. // Argazkia: Aimar Maiz Lazkaoko Udalak inkesta publiko bat egingo du 2025eko San Prudentzio jaietan txupinazoa botatzeko ohorea izango duen pertsona, erakundea edo taldea aukeratzeko. Astelehenetik (urtarrilak 20) otsailaren 7ra, online inkesta bat jarriko dute herritarren eskura web orrian, interesdunek inprimakia bete dezaten.












