Chkhichekh eta Vecillas izan dira Idiazabalgo kroseko irabazleak
Chkhichekhek 32 minutu 4 segundo behar izan ditu zirkuitua osatzeko, eta Vecillasek, berriz, 38 minutu eta 22 segundo. Aurten ere ez da posible izan errekorrak ontzea.
Bilbora eta Gasteizera joan dira aurtengo Idiazabalgo 44. Herri Kroseko txapelak. Bi irabazleak aurretik joan dira lasterketa hasi eta bukaeraraino, eta argi gelditu da eguraldi goibela ez dela oztopo bat izan hauentzat. Chkhichekhek 32 minutu eta 4 segundo behar izan ditu 10.245 metroko zirkuitua osatzeko, eta Vecillasek, berriz, 38 minutu eta 22 segundo.
Ohiko moduan, sei mailatan banatuta atera dira korrikalariak: 10:45ean, benjamin, kimu eta gazteen txanda izan da eta 12:00etan, berriz, kadete, heldu eta beteranoen mailakoena. Aurtengo parte hartzeari dagokionez, duela bi aste agortu ziren jada dortsal guztiak, denera 750. Horietatik 215 izan dira emakumezkoak.
Aurten ere, gizonezkoen eta emakumezkoen errekorrak ontzea zen korrikalari askoren erronka, baina gizonezkoetan ez dute lortu Urko Herranek 2020an jarri zuen 30:53ko marka hobetzea. Emakumezkoetan ere ezin izan dute Mari Ordoñezek 2022an jarritako 37:23ko denbora hobetu.
Helduen lasterketako irteeran eroriko izan da, eta 531. dortsalen korrikalariak lagundu dio lurrean zegoen lasterkariari altxatzen, kiroltasuna eta giza-legea erakutsiz.
Sailkapena:
- Kadete mutilak:
- Hodei Fernandez (0:11: 45)
- Mikel Garmendia (0: 12:21)
- Unax Mujika (0:12:38)
- Kadete neskak:
- Maren Etxeberria (0:14:35)
- Oneka Goiburu ( 0:15:19)
- Gizonezko helduak:
- Ismail Chkhichekh (0:32:04)
- Unai Ibarra (0:32:36)
- Imanol Larrañaga (0:33:04)
- Emakumezko helduak:
- Diana Vecillas (0:38:22)
- Nerea Murua (0:39:16)
- Fernanda Fleischmann (0 :39:39)
- Gizoneko beteranoak:
- Josu Apraiz (0:34:17)
- Raul Gomez (0:34:46)
- Juanjo Igarzabal (0:34:53)
- Emakumezko beteranoak:
- Leire Baraibar (0:40:17)
- Itziar Ibarbia (0:40:26)
- Sofia Escobar (0:42:32)