Haurren danborradak Idiazabalgo kaleak alaitu ditu
17:00etan hasi dira haurrak danborrak astintzen, eta herrian zehar kalejiran ibili ostean, Igarondo pilotalekuan amaitu dute saioa.
Ekintzaz beteriko eguna izan dute gaur idiazabaldarrek. Herri Krosarekin hasi dute eguna, eta arratsaldeko ekintza nagusia, haurren danborrada izan da. 17:00etan hasi dira haurrak danborrak astintzen, eta herrian zehar kalejiran ibili ostean, Igarondo pilotalekuan amaitu dute saioa. Eguraldia lagun izan ez badute ere, haurren danbor soinuek Idiazabalgo kaleak alaitu dituzte eta jende ugari hurbildu da danborrada ikusi eta entzutera. Danborradaren ostean, Futbito txapelketa jokatu dute, eta horrekin, San Blas jaietako lehenengo asteburuari itxiera eman diote.