Asti tabernako futbolin txapelketan 20 bikotek parte hartu dute
David eta Ibai gailendu ziren, eta Vicente eta Angel geratu ziren azpitxapeldun.
Beasaingo Asti tabernako lehenengo futbolin txapelketa jokatu zen larunbatean. Giro bikaina izan zen, eta jende ugari inguratu zen, bai parte hartzera, bai txapelketaren bueltan sortutako giroaz gozatzera. Partaideak, 20 bikote izan ziren denera. Lehenengo aldia izateko, kopuru polita.
Irabazleei dagokienez, David eta Ibai gailendu ziren, eta Vicente eta Angel geratu ziren azpitxapeldun. Txapelketako izen-emateekin bildutakoaren %80a eraman zuten irabazleek, eta %20a azpitxapeldunentzat izan zen.
Asti tabernako arduradunen partetik “eskerrak” parte hartu eta gerturatu ziren denei.