Euskaldun Txapelketako bost proba eta Lehendakari Txapelketako bat, Goierrin
Emakumezkoen Euskaldun Txapelketako proba jokatuko da Seguran, eta gizonezkoena Lazkaon, Beasainen, Seguran eta Ataunen. Lehendakari Txapelketako proba Zegamakoa izango da.
Euskadiko Txirrindularitza Federazioak 2025eko afizionatu mailetako txapelketen egutegiak aurkeztu ditu, eta txapelketa horietatik sei proba Goierrin izango dira. Euskaldun Txapelketako bost proba jokatuko dira eskualdean, emakumezkoen bat eta gizonezkoen lau; Lehendakari Txapelketako proba bat jokatuko da Goierrin, Zegaman.
Euskaldun Txapelketak otsailaren 22an eta 23an hasiko dira, Zumaian gizonezkoena eta Oreretan emakumezkoena. Seguran martxoaren 15ean jokatuko da emakumezkoena. Gizonezkoen artean, aldiz, Lazkaokoa apirilaren 26an izango da, Beasainen maiatzaren 24an, Seguran eskainaren 7an eta Ataunen ekainaren 21ean. 16 proba izango ditu Gizonezkoen Euskaldun Txapelketak, eta bost emakumezkoenak.
Lehendakari Txapelketa, berriz, gizonezkoetan soilik, Murgian hasiko da ekainaren 28an, eta Zegamako proba abuztuaren 30ean izango da. 15 proba izango ditu txapelketak.