Jon Esnaola eta Joanes Murua beasaindarrak Intxaurpeko mus saioko irabazleak
Bigarren, berriz, Lander Iparragirre Gaztañaga eta Kepa Jauregi Gaztañaga legorretarrak izan dira.
Euskal Herriko mus txapelketaren kanporaketa jokatu zuten Beasaingo Arriaran auzoko Intxaurpe elkartean, larunbatean. Jon Esnaola Lizarralde eta Joanes Murua Iraola beasaindarrak izan ziren irabazleak. Bigarren, berriz, Lander Iparragirre Gaztañaga eta Kepa Jauregi Gaztañaga legorretarrak geratu ziren.