Aste Santuan egoitzatan egonaldia egiteko epea zabalik dago
Mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonentzat da zerbitzua. Martxoaren 7ra arte egin daiteke eskera, gizarte zerbitzuetan.
Mendekotasuna eta desgaitasunen bat duten pertsonek, Aste Santuan egonaldiak egin ahalko dituzte egoitzatan.
Beasainen, eskaerak egiteko epea zabalik dago, martxoaren 7ra arte, udaleko gizarte zerbitzuetan. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, 943 02 80 75 telefono zenbakira deituta.