Santa eskeak asteburura aurreratuta
Seguran larunbatean egingo dute ohiturazko erronda eta Itsason, berriz, igandean.
Egutegiari erreparatuz gero, otsailaren 4a da Santa Ageda bezpera, Goierrin ere kantuz ospatzen den eguna. Herri gehienetan santa eskeak egunean bertan egingo dituzten arren, Seguran eta Itsason asteburura aurreratu dituzte.
Seguran, larunbat arratsaldean ekingo diote errondari, 19:00etan Elorritik aterata. Kalez kale kantuan ibili ondoren, afaria egingo dute 21:30ean Elorrin. Bertsoak eta kantua ez dira faltako afalostean. Itsason aldiz, igandean egingo dute —13:00etan, Ostatun—, jada ohitura bihurtu duten Santa Ageda bezperako kopla emanaldia. Aurten sortutako koplak entzuteko aukera izango da.