X. Jentilen baratza marrazki lehiaketa martxan
LH1 eta LH6 bitarteko ikasleek parte hartu ahal izango dute gaur eta gaur zortzi egingo diren lehiaketetan.
Martxan da beste urte batez Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak, udalaren laguntzarekin batera, urtero antolatzen duen Jentilen baratza marrazki lehiaketa. Gaur, urtarrilak 29, jokatuko da lehendabizikoa, eta otsailaren 5ean, berriz, bigarrena, arratsaldeko 16:00etan. Joxemiel Barandiaran eskola izango da lehiaketaren topaleku. Lehenengoan, LH1-4. mailara bitarteko ikasle ataundarrek parte hartu ahal izango dute, eta, bigarrengoan, LH5-6. mailako ikasleek.
Parte hartzaile guztiek DIN A4 edo A3 orri batean egin beharko dute marrazkia, eta, besteak beste, euskal mitologiaren ingurukoak izan beharko dira, hain zuzen, Ataungo txokoen inguruko pertsonai ezberdinak izan beharko dira (jentilak, sorginak, apaiza, Samartintxiki, Akerbeltz, Etsai…). Marrazkia egiteko erabiliko den materiala eta teknika librea izango da, baina norberak eraman beharko du marrazkiak egiteko beharrezko materiala. Marrazkia egiteko orriak, bestalde, bertan banatuko ditu elkarteak