Ia 2.000 euro Haitira laguntza bideratzeko
Alkartasuna Lizeoko ikasleek merkatu txikian lortutako dirua elikagaiak erosteko eta eskola politekniko bat eraikitzeko erabiliko dira.
Alkartasuna Lizeoko 6. mailako ikasleek 1.000 euro inguruko ekarpena egin diote Herriak Elkarlanean erakundeari. Ikasleak Elkartasun Programa ari dira garatzen, Herriak Elkarlanean erakundearekin batera. Horren barruan, hainbat ekintza burutu dituzte. Abenduan, esaterako, merkatu txikia eta Gabonetan kantu eskea egin zituzten. Bi ekintza horiekin bildu zuten dirua. Gaur arratsaldean irudikatu dute dohaintza, Alkartasuna Lizeoan. Gainera, Herriak Elkarlanean erakundeak, beraien produktuen salmentarekin 900 euro lortu zituzten.
Elkartasun programan parte hartu duten ikasleek eta ekitaldian parte hartu duten Herriak Elkarlanean erakundeko Gorka Eskalantek azaldu dutenez, Haitin, Marbial izeneko herrixkan dagoen Eskola Politekniko bat eraikitzeko bideratuko dute.
Horrez gin, larrialdi egoeran dauden 400 familiei laguntza bideratuko diete. Haientzat elikagaiak erosiko dituzte.
Egindako lanketa borobiltzeko, proiektu honetan parte hartzen ari diren ikasleek bertso bat kantatu dute. Ikusi bideoa: