Urteko batzar orokorra deitu du Gailurrerantz Mendi Elkarteak
Zaldibiako Karreane kultur etxean izango da ostegunean 18:30ean.
Zaldibiako Gailurrerantz Mendi Elkarteak urteko batzar orokorraren deialdia egin du ostegunerako, etzi. Arratsaldeko 18:30ean elkartuko dira Karreane kultur etxean, eta besteak beste, honako gaiak izango dira bertan landuko dituztenak: 2024ko balantze ekonomikoa; 2024ko ekintzen memoria, urteko errepasoa eginda; 2025eko ekintzen proposamena; Oiduiko erabilera datuak; Oiduiko mantentze lanak eta egin beharrekoen informazioa helaraztea; Oiduiko etorkizunerako aukeren balantzea; eta zuzendaritzaren berritzea.