San Blas txiki, jaietako azken eguna
Bi asteburutan banatuta, zortzi egunez luzatu dira aurten San Blas jaiak Idiazabalen. Hasten den guztiak amaiera ere izaten duela eta, aurtengo festek eman dute gehiena. San Blas Txiki eguna dute gaur eta goizean musika eskolako trikitilariak kalejiran atera dira herriko kaleak musikaz alaitzera.
Hamaiketakoa eta bertso saioa ere izan dituzte eguerdian, Iker Zubeldia eta Alaia Martinekin. Arratsaldean, Santa Ageda bezperako koplak abestuko dituzte 17:00etatik aurrera Kantu Jira taldeko kideek eta 17:30ean DJ Kaktusen emanaldia izango da Plaza Nagusian. Segurako talogileek postua irekiko dute 18:00etan eta 19:30ean egingo dute Axariaren igoera ekitaldia.